Buruarinak egiteko aukera, 23an

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 15a, 00:00

Dobera Euskara Elkarteak, Tantaieko lagunekin batera, buruarinak egiteko tailerra antolatu du. Abenduaren 23an izango da, Atsegindegin, goizeko 10:30etan hasita. Bi orduko tailerra izango da. 4eta 12 urtekoentzako bideratuta dago, eta haurrek heldu batekin lagunduta joan behar dute. Bertan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da, eta ostirala izango da azken eguna, dobera@ dobera.eus helbidera idatziz, edo 943 33 27 99/ 662 406 692 telefonoetara deituz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!