Hernaniko PSE-EE abstenitu egingo da, 2021eko udal aurrekontuetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 15a, 00:00

Hernaniko Udal Gobernu taldeak 2021erako Udal Aurrekontu proposamenei, 262.000euroko zuzenketa partzialak aurkeztu dizkie, PSE-EEk.

Pasa den hilabetean aurkeztu zuen Hernaniko Udaleko Gobernu Taldeak, 2021erako Udal Aurrekontu proposamena. Eta aurreko urtean bezala, Hernaniko udal talde sozialistak ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko 2021eko aurrekontu proiektuari, baina 262.000 euroko zuzenketa partzialak erregistratu dituztela eragarri dute. Hala ere, talde sozialistak dio, «jarrera aldaketa horrek ez du esan nahi aurten aurrekontuekin bat gatozenik, baina Covid19aren pandemiak sortutako egoera ekonomikoak bestelako begirada arduratsuagoa eskatzen digu».
PSE-EE eta EH Bildu pasa den asteetan bildu ziren, eta talde sozialistak azaldu du, EH Bilduk egindako aurrekontua ez dela Hernanik behar duena. Horregatik, PSE-EEk aurkeztu dituen zuzenketek proiektuan identifikatu zituzten, «gabeziak eta larrialdiak» iraultzea zuten helburu. Halaber, talde sozialista ez dator bat EH Bilduren udal gobernuak bultzatzen duen langile politikoarekin, izan ere «politika horren ondorioz, sail guztietan gehiegizko lana gertatzen da, eta horrek eragotzi egiten du erabakiak hartzea, orain gertatzen ari den moduan, adibidez, hirigintzaren arloan edo zerbitzu publikoen sailean».
Hau guztia kontutan izanik, PSE-EEk, 262.000euroko balioa duen udal aurrekontuaren proiektuari egindako zuzenketa partzialak, honela banakatzen dira: Karabel auzoan baterian aparkalekua duten «plazak irabaztea» proposatu du, 100.000 euro horretarako. Gainera, egungo Karabeleko aparkaleku publikoan egin gabe dauden beste 100.000 euroko inbertsioa 2021ean egiteko ere eskatu du.
Sozialistentzat, «ulergarria» da, 2021eko udal aurrekontuen 125.000eurokoa izatea, obra berrien inbertsioa, diru sarreren jaitsiera dela eta. Horren harira, aurreko urtekoa atzeratutako inbertsioekin «eguneratzea» eskatu dute. Sozialistek egindako beste zuzenketa bat, erabilera anitzeko kirol eremuak biltzeari buruzkoa da, beste 100.000 euroko zenbatekoarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!