Argazki eta bideo erakusketa, gaurtik abenduaren 30era bitartean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 15a, 00:00

Gaurtik egongo da ikusgai, Felix Etxeberriaren 'Hernani gazi-gozoa' erakusketa.

Felix Etxeberriak, urte asko daramatza Hernaniri buruzko argazkiak egiten, eta argazki horietako asko egongo dira gaurtik, Biterin. 

Felix Etxeberriaren argazki eta bideoak ikusteko aukera izango dute herritarrek gaurtik, hilaren 30era arte. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egongo da erakusketa irekita, eta egunero, arratsaldeko 19:00etan, bisita gidatua eskainiko da.

«Hernani gazi-gozoa»

1949an jaio zen Felix Etxeberria, eta urte ugari daramatza Hernaniri buruzko argazkiak egiten. Argazkilari gisa duen begiradak zentzu bikoitza eduki nahi du, batetik, Hernaniko leku eta egoera ederrak, erakargarriak edo interesgarriak isaltzen ditu, eta bestetik, ingurumenaren ikuspegitik kritikagarriak diren txoko eta eraikuntza batzuk erakusten dizikigu,  Felix Etxeberriaren Hernani gazi-gozo erakusketak.

Argazkiez gain, egileak hainbat bideo jarri ditu ikusgai. Hauetan behin eta berriz «sagarraren eta sagardogoaren edertasuna miresten du, sagardoaren eta sagarraren bilketa, garbiketa eta ekoizpenaren prozesuan. Hernaniko gaueko bizimodua, sagardotegi garaian, zapore gazi-gozoa duen bideo batean, islatuz». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!