'Techo y comida' pelikularekin zita gaur, jardunaldiek

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 14a, 00:00

Gaur izango dute hirugarren zita, aurtengo Hernani Solidarioa jardunaldiek. Techo y comida pelikula jarriko dute Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita. Juan Miguel del Castillok zuzenduta, Rocio izeneko emakume bat (Natalia de Molina) da protagonista: lanik eta laguntzarik gabe, bere semearekin bizi da, hainbat hilabetetan alokairua ordaindu ez duen etxe batean. Gastuei aurre egiteko, gaizki ordaindutako lanak egiten ditu, eta top mantan saltzen ditu aurkitutako gauzak. 2016ko aktore onenaren Goya saria jaso zuen Natalia de Molinak, filmean egindako lana­gatik. Pelikularen ondoren, solasaldia egingo dute, etxebizitza arazoei buruz, Stop Desahucioseko kideek gidatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!