28 ikastaro ezberdin eta ordutegi ugari aukeran, datorren hiruhilekoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 14a, 00:00

11 ikastaro eskainiko dituzte fitness aretoan, urtarriletik martxora bitartean. Argazkia: Hernani Kirola

Etzi arte eman daiteke izena, kiroldegiko ikastaroetarako. Ostegunean egingo dute zozketa.

Zabalik dago Hernaniko udal kiroldegian, datorren hiruhile­ko­rako ikastaroetan izena emateko epea; urtarrilaren 11tik mar­txoaren 31ra bitartean egingo direnetarako, hain justu. Etzi arte dago aukera, eta hurrengo egunean, ostegunean, egingo da plazen zozketa, tokiak baino jende gehiago apuntatuz gero.

28 ikastaro ezberdin jarri dituzte aukeran, hiru espaziotan egitekoak. Horrela, fitness aretoan egingo dira horietatik 11; aire librean egiteko prestatu dute beste bat; eta uretakoak izango dira gainerako 16ak.

Izenematea internet bidez, edo kiroldegian ordua eskatuta

Ikastaro guztietarako, bi aukera eman dituzte, izena emateko: internet bidez, hernani.eus/kirola webgunean; edo kiroldegiko bulegoan bertan, baina aldez au­rretik ordua hartuta telefonoz (943 55 21 85).

Ikastaroak egin ahal izateko, beharrezkoa izango da gutxieneko partehartzaile kopuru bat izatea. Eta aldiz, plaza kopurua baino jende gehiago apuntatzen direnetan, ostegun arratsaldean jakinaraziko dituzte zozketaren emaitzak. Plazarik gabe geratzen direnek, aukera izango dute beste talderen batean izena emateko, taldea osatu arte.

Ikastaro gehienak izango di­ra euskeraz, eta horietan izena emateko, beharrezkoa da gutxieneko ulermen maila izatea. Taulan * dutenetan, aldiz, ikasleen euskera mailaren arabera zehaztuko dute hizkuntza.

KIROLDEGIKO IKASTAROAK, urtarrila-martxoa

FITNESS ARETOAN

Aerobika-multifitnessa, astearte-oste­gun (09:15-10:00).

Zunba, astelehen-asteazken (18:00-18:50 edo 19:00-19:50), edo astearte-ostegun (20:00-20:50).

Multifitnessa, astearte-ostegun (10:10-10:50).

Konbinatuak (walking+zirkuitu entrenamendua), astelehen-asteazken (19:30-20:20*).

Pilatesa, astelehen-asteazken (15:00-15:50 edo 20:00-20:50), astelehen-ostegun (07:25-08:15), astearte-ostegun (08:30-09:20, 09:40-10:30, 12:30-13:20* edo 17:30-18:20).

Hipopilatesa, astelehen-asteazken (18:00-18:50).

Ziklo indoor, astelehen-asteazken (19:30-20:20*), astearte-ostegun (17:30-18:30, 19:30-20:20* edo 20:30-21:20), edo ostirala (19:50-20:40).

Indoor walking, astelehen-asteazken (18:30-19:20).

Korea, asteazkena (17:30:18:00).

Hipopresiboak, asteartea (19:30-20:00).

Hipopresiboak+luzaketak (erditu ondoren), asteartea (10:30-11:20).


AIRE LIBREAN (helduak)

Hernanin barrena+zirkuituak aire librean, astelehen-ostegun (19:30-20:20*).


URETAN (helduak)

Aquagym, astelehen-ostegun (09:40-10:20* edo 14:00-14:50).

Mantentze igeriketa, astelehen-aste­azken (07:05-07:55* edo 18:50-19:40*), astelehen-ostegun (08:20-09:10*), astearte-ostegun (07:05-07:55*), astearte-osti­­ral (08:20-09:10, bax), edo ostirala (07:05-07:55).

Haurdunak, astearte-ostiral (13:10-14:00).

Aquagym +65 urte, astelehen-ostegun (11:20-12:05).

Mantentze igeriketa +65, astelehen-asteazken (11:10-11:50).

Hastapena, astearte-ostegun (19:50-20:40*).

Hastapena +65, asteazken-ostiral (10:30-11:10*).


URETAN (haurrak)

Haurtxoak (4-15 hilabete), asteartea (16:00-16:40), asteazkena (10:30-11:10) edo ostirala (16:00-16:40).

Haurtxoak (15-36 hilabete), astelehena (16:00-16:40) edo osteguna (16:00-16:40).

3 urtekoak (2017an jaiotakoak), asteazkena (16:00-16:40).

4 urtekoak (2016), asteazkena (17:00-17:40) edo ostirala (17:00-17:40).

5 urtekoak (2015), asteartea (18:00-18:45) edo osteguna (17:00-17:45).

6 urtekoak (2014), asteartea (17:00-17:45) edo osteguna (18:00-18:45).

7-8 urte (2012-2013), astelehena (17:00-17:50), asteazkena (18:00-18:50) edo ostirala (18:00-18:50).

9-11 urte (2009-2011), astelehena (18:00-18:50) edo osteguna (18:55-19:45).

12-16 urte (2004-2008), astearte-ostiral (16:00-16:50).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!