Mendi martxa gaur, Kontrakantxak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 12a, 00:00

Kontrakantxa Gaztetxeak 14 urte betetzen ditu aurten. Hori dela eta, hainbat hitzaldi eta egiteko antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur mendi martxa antolatu dute, eta goizeko 09:00etan abiatuko dira Atsegindegitik. Datorren ostegunean, abenduaren 17an, ping-pong txapelketa egingo dute gaztetxean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Ostiralerako eta larunbaterako ere antolatu dituzte egitekoak; abenduaren 18an hitzaldia izango da eta 19an, berriz, eskalada goiza, bazkaria eta kontzertuak egingo dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!