KZ Gunea

Zuzeneko online hitzaldiak, gabonetan ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 12a, 00:00

KZguneak, online zuzeneko hitzaldiak eskaintzen ditu, eta datozen biak, hilaren 15 eta 17an izango dira.

KZguneak, zuzeneko hitzaldiak ematen jarraitzen du, KZgunea TIC Youtube kanalean hain zuzen. Euskeraz zein gaztelaniazko saioak dira, eta 30 minutu irauten dute.

KZguneak jakinarazi du, hitzaldira joateko interesa duen orok, «interneteko konexioa» besterik ez duela behar, Youtubeko ekitaldiko sarrera librea izango baita, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Gainera, gogorarazi dute, hitzaldi guztiak Youtubeko kanalean geratuko direla grabatuta, honela, aurrerago ikusteko aukera ere egongo da.

 

Gabonetan ere, hitzaldiak

Gabonetarako ere hitzaldiak antolatu ditu KZ guneak. Abenduaren 15ean izango da lehena, euskeraz eskainiko da, arratsaldeko 18:00etatik 18:30etara bitartean. Eta bigarrena berriz, hilaren 17an izango da, 18:00etatik 18:30etara, gaztelaniaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!