Distantzia luzeko txapelketa Lasarten eta Neguko Liga bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 12a, 00:00

Azken urteetan bezala, Lasarte-Oriako igerilekuan Euskal Herriko distantzia luzeko txapelketa antolatu da 10:0etan hasita. Bertan ariko da Enaitz Goñi 3.000 metrotan. Helburua hirugarren urrezko domina jarraian lortzea da, aurten iaz bezala junior 1, 2004-2005 urtekoak, mailan. Espainiako txapelketara sartzea izango da beste helburuetako bat. Bestetik, Tolosan, gaur arratsaldean Neguko Ligaren lehenengo jardunaldia igeri egitekoak ziren Hernani Kirol Elkarteko igerilariak, baina LABIren azkenengo erabakiaren ondorioz bertan behera geratu da konpetizioa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!