Real Sociedad-ek Santanderren jokatuko du bihar Sardineroren kontra

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 12a, 00:00

Aurreko astean lehenengo garaipena lortu zuten belar hockeyan, Jolasetaren kontra, eta bigarrena nahi dute 13:00etatik aurrera.

Pasa den larunbatean belar hockeyko Real Sociedad taldeak denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuen, euskal derbian, Jolasetaren kontra. Hamar jardunaldiren ondoren iritsi zen aurreneko garaipen hori eta horietatik bostetan berdinketa lortu du, lau porrotekin. Ez da batere ohikoa horrenbeste partidu berdintzea, baina horrela suertatu da orain arte. 


Hala ere, lehenengoa iritsi eta gero Maider Altuna hernaniarraren taldeak gehiago nahi ditu eta bihar, Santanderren kontra, Sardinero garaitu nahi dute, 13:00etatik aurrera. Parekotasun haundia dago Ligan eta edozer gerta daiteke.  

Ander Arrarasek ezingo du bere talde ohiaren kontra aritu
Izotz hockeyan ere bada hernaniar bat maila nagusian. Ander Arrarasek Puigcerdá taldean, Ohorezko Mailan, dabil eta gaur bere taldeak Donostian jokatuko du Txuri Urdinen aurka. Hala ere, hernaniarra ez da bertan ariko. Pasa den azaroaren 10ean Majadahondaren aurkako norgehiagokan lesionatu zen eta hanka igeltsetu behar izan zioten. Ordutik ez du partidurik jokatu eta bere taldeak nabaritu du emaitzetan.


Ongi errekuperatzea da lehendabiziko helburua eta gero ahalik eta azkarren berriz ere izotz gainean, taldearekin, jokatzen ikustea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!