Segurola eta Barrenetxeak atseden izango dute gaur eta ligaxka asko argituko da jardunaldia amaituta

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 12a, 00:00

Endikak irabazi beharra du arazoetan sartu nahi ez baldin badu.

Gaurko jaialdia, 16:30etan hasiko da eta lehenengo partiduan Ansa II eta Aizpurua III, Juanenea eta Larrañagaren aurka ariko dira eta Urriza-Labakak, Goikoetxea V-Endika izango dituzte aurrez aurre bigarrengo partiduan.

Binakako Txapelketaren ligaxka asko argituko da gaurko jardunaldia amaitu eta gero. 16:30etan hasiko da laugarren jardunaldia osatuko duen jaialdia eta lehenengo partiduan Ansa II.a eta Aizpurua III.a Juanenea eta Larrañagaren aurka ariko dira. Bigarren partiduan, Urriza eta Labakak, Goikoetxea V.a eta Endikaren kontra jokatuko dute. Beraz, asteburu honetan Segurola eta Barrenetxea atzelari hernaniarrak atseden izango dute.


Jardunaldi erabakiorra izango da gaurkoa. Gogoratu, lau bikote sailkatzen direla finalerdietara eta bat kanporatzen dela. Oraingoz Juanenea-Larrañaga eta Goikoetxea V-Endika daude kinka larrian. 


Juanenea eta Larrañagak ligaxkaren azken partidua jokatuko dute, laugarrena, eta irabaziz gero sailkatzeko aukerak mantenduko dituzte, baina galduz gero Goikoetxea eta Endikaren azken bi partiduen emaitzen zain geratuko lirateke. 


Beraien aurkariak, Ansa eta Aizpuruak, sailkapena gertu dute. Bi partiduak irabazi dituzte eta akats larririk ez badute egiten finalerdietan behar lukete. Gainera joko ezin hobea ari dira erakusten. 


Hala ere, Juanenea eta Larrañaga azken partiduan esnatu ziren eta oso bikote indartsua dira. Edozeini irabazi diezaiokete nahiz eta ez ongi hasi.
Bigarren partiduak sailkapena estutu edo nahiko erabakita utzi dezake. Urriza eta Labakak irabaziz gero finalerdietan leudeke eta Goikoetxea eta Endka arazo oso larri batean sartuko lirateke. Alderantziz, urdinek irabaziz gero  bost punturekin azkenengo jardunaldiaren zain geratuko dira sailkapena ixteko.

 

SAILKAPENA
1. Segurola-Barrenetxea10 puntu
2. Ansa II-Aizpuru III         8 puntu
3. Urriza-Labaka 5 puntu
4. Juanenea-Larrañaga 3 puntu
5. Goikoetxea V-Endika 1 puntu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!