Eibar indartsuaren aurka jokatuko du Euskal Ligako Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 12a, 00:00

Zubipera itzuliko da Hernani gaur.

Gaur 15:30etan jokatuko da Zubipen eta lehenengo garaipena nahi dute hernaniarrek bosgarren partiduan.

ko bosgarren partidua jokatuko dute gaur, 15:30etatik aurrera, Zubipen. Gainera, ez dute nolanahiko taldea izango aurrez-aurre. Eibar indartsuaren aurka lehiatuko dira denboraldiko lehenengo garaipenaren bila. 


Azken hiru partiduak berdindu egin dituzte hernaniarrek, Aurrera, Elorrio eta Leioako Emakumeak-en aurka. Lehenengo partidua erraz galdu zuten, Lezaman, Athletic-en aurka eta lauetatik hiru etxetik kanpo jokatu dituzte. Badute gogoa Zubipen berriz aritzeko. 


Partidu zaila izango da gaurkoa. Eibar multzoko talderik sendoenetakoa da. Pasa den jardunaldira arte lider zegoen lau garaipenekin, beste hainbeste partiduetan, baina Athletic-ek  0-1 gainditu zuen eta sailkapenean puntuetan berdinduta daude. Hernanik eta Eibarrek lagunartekoa jokatu zuten aurredenboraldian, Zubipen bertan. 


Berdindu egin zuten Eibarren aurka eta irabazteko partiduan, «sei aukera garbi edukita» adierazi zuen Fernando Molina entrenatzaileak denboraldia hastear zegoenean. Beraz, Eibar menderatzea posible da eta horren bila irtengo dira hernaniarrak buru belarri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!