Zoriontze argazkia egin zuten, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 11a, 00:00

Herritarrak Ibon Fernandez Iradi euskal presoa zoriondu zuten.

Ibon Fernandez Iradi euskal presoa zoriontzeko asmotan, argazkia atera zuten Plazan asteartean. Zorionak Ibon, maite zaitugu! lelopean, Udaletxeko arkupea bete zuten bertaratu ziren herritar guztiek. Frantziako Lannemezaneko espetxean dago preso, eta esklerosi anizkoitza dauka. Hori horrela, kartzelatik atera dezatela eskatu dute hainbat talde eta eragilek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!