1.250 euro inguru bildu dituzte Hernaniko hainbat komertziok, ostalaritzara bideratzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 11a, 00:00
Herriko hainbat ostalari, Hernaniko ostalaritzaren ordezkaritzan.

Azaroaren 27an Ostiral Beltza ospatu zen. Hala ere, Hernaniko hainbat komertziok, beste modu batera egin zuten; hau da, herritarrek erosketa bat egin, eta gastatutakoaren portzentai bat herriko ostalaritzari bideratu zitzaien. 

Herriko hainbat komertziok, «iniziatiba solidarioa» izan dute ostalaritzarekiko. Izan ere, azaroaren 27an Ostiral Beltza ospatu zen, eta hainbatek ez zuten bere horretan ospatzeko aukera hautatu. Komertzio horietan, herritarrek erosketa bat egin, eta gastatutakoaren portzentai bat, Berriak Elkartearen baitan dauden ostalariei bideratu zitzaien. 


Berriak Elkarteak gainera, jakinarazi du, Berriak elkartearen baitako komertzioei ateratako iniziatiba bat izan dela, «beraiena izan da ideia, eta gu asko poztu gara, azkenean horrek erakusten digu herriko komertzioak elkar laguntzeko ere badaudela». Berriak Elkarteak jakinarazi du, herriko komertzioak konturatu  direla egoera ez dela erraza, «nahiko black koloreko egoera batean gaudela konturatu dira» azaldu du. 


Komertzioek egindako iniziatiba honekin, 1.250 euro bildu dira, eta Berriak dio, «honekin erakutsi digute, ostalaritza eta komertzioa loturik daudela, bata bestearen laguntza beharrezkoa dela aurrera jarraitzeko». Behin ostalaritza irekitzen denean, bildutako diru guzti honekin, Berriak Elkarteak, ostalaritzarako kanpaina bat egiteko asmoa dauka. 


Hauexek izan dira iniziatiban parte hartu duten herriko komertzioen izenak: Amaia Arraindegia: Begira optika, Hiru, Laket, Mahuka, Marna, Orekan, Otaegi edaritegia, Peines ileapaindegia, Urrats Oinetako­ak, UTS komunikazioa eta Nekane Edergintza.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!