Herri Eskolak egin zituzten igandean, kontrol sozialari buruz

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 9a, 00:00

Ikasleak, lau taldetan banatuta, igandeko Herri Eskoletako ariketa bat lantzen.

Joan den igandean, Konstituzio Eguna zela eta, Herri Eskolak antolatu zituzten Buruntzaldeako Ikasle Abertzaleek. Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean egin zituzten, eta «jaiegun arrotzean», hizpide izan zuten kontrol soziala. Zehazki, «hezkuntzan hartzen duen forma aztertu, eta horri aurre egiteko bitartekoak landu» zituzten ikasleek bertan, azaldu dutenez. 25 bat lagun elkartu ziren, guztira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!