Kuota kobratzera, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 9a, 00:00

Urtero bezala, aurtengoa «urte berezia izan den arren», kuota kobratzera joango dira Osiñagako Auzo Elkarteko kideak, etxez etxe. Asteburu honetan izango da hori, larunbatean edo igandean. 10 eurokoa da kuota, eta euro bateko loteriaren partizipazioa dakar berekin. Gainera, saski baten zozketan ere sartuko dira, kuota ordaintzen dutenak: abenduaren 20an egingo da zozketa. Ohi bezala, egun horietan etxean egoteko asmorik ez dutenei, eskertuko diete kuotaren dirua bizilagunari uztea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!