Bertsolaritza

Bertso saio literarioa bihar online, Maialen Lujanbiorekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 8a, 00:00

Hi(ZKI)bridoak egitarauaren barruan, bertso saio literarioa antolatu du Euskararen Etxeak, bihar arratsaldeko 19:00etan, Bilboko egoitzan. Bertan hartuko du parte Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarrak, Mari Luz Esteban idazlearekin eta Miren Amuriza bertsolariarekin batera. Sarrerak agortuta daude, baina internet bidez ere ikusi ahal izango da, zuzenean, Euskararen Etxeak YouTuben daukan kanalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!