Ernai

Ibon Fernandez Iradi zoriontzeko argazkia, Tilosetan gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 8a, 00:00

Gaur da presoaren urtebetetzea, eta hitzordua jarri du Hernaniko Ernaik, eguerdian, zoriontzeko argazkia ateratzeko.

49 urte beteko ditu gaur, Ibon Fernandez Iradi preso hernaniarrak; eta horren harira, hitzordua jarri du Hernaniko Ernaik: presoa zoriontzeko, taldeko argazkia aterako dute gaur bertan, Tilosetako eskaileretan. Eguerdiko 12:00etan izango da, eta herritar guztiei luzatu diete deia, bertaratzeko.

Frantzian dago preso, Lannemezaneko espetxean, eta esklerosi anizkoitza daukala eta, behin eta berriro eskatu dute kartzelatik atera dezatela. 2019ko azaroan, haren etxeratzea ebatzi zuten epaitegiek, baina aurtengo azaroan, Parisko Apelazio Epaitegiak erabaki zuen, ez dagoela arrazoi nahikorik horretarako. Orain dela hilabete jakinarazi zuten, gainera, COVID-19arekin positibo eman zuela Ibon Fernandezek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!