Hernaniren hirugarren berdinketa jarraian

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 8a, 00:00

Oraingoan Leioako Emakumeak-en aurka berdindu zuen, bana, eta hiru puntu lortu ditu lau jardunalditan. 

Hernaniko taldeak hiru berdinketa jarraian lortu ditu pasa den larunbatean Leioan, bana berdindu eta gero. Leioako Emakumeak zen aurkaria eta Sarriena futbol zelaian jokatu zen norgehiagoka. Zubipetik kanpo lau partiduetatik hiru jokatu behar izan dituzte orain arte hernaniarrek, Euskal Ligan, eta azken biak berdindu egin dituzte. 


Leioako taldea aurreratu zen markagailuan hamaikagarren minutuan, baina azken bi partiduetan gertatu bezala, txuri-berdeak berdintzea lortu zuten. Hori bai, oraingoan ez zen azken minutuetara itxaron beharrik izan. Ainhoa Lizaso usurbildarrak 20garren minutuan sartu zuen berdinketaren gola.
Bigarren zatian markagailua ez zen mugitu. Emaitza hau eta gero Hernani zazpigarren dago sailkapenean hiru punturekin, lau partiduetan. Hala ere, hirugarren postua ez dago urruti eta Zubipen partidu gehiago jokatu behar dituzte.


Hamaikakoa ondorengoa izan zen: Fuentes, Lasa, Becerra, Muñoz, Olasagasti, Lizarraga, Elizalde, Gonzalez, Lizaso, Soto eta Grijalba. Bigarren zatian aldaketak egin zituen entrenatzaileak. Soroeta, Seco eta Vea sartu ziren zelaira Elizalde, Grijalba eta Gonzalezen ordez. Datorren asteburuan Hernanik Eibar indartsua izango du aurrez aurre Zubipen. Partidu zaila hernaniarrentzat

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!