Amaia Irazustabarrena Espainiako Kopako txapeldun, trinketean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 8a, 00:00

Amaia Irazustabarrena eskubitik hasi eta lehendabizikoa.

Iruñean jokatu zen finala larunbatean eta hernaniarra eta Nagore Martin nagusitu ziren palan.

Kluben arteko txapelketa bertan behera geratu eta gero, pasa den asteburuan Espainiako Kopako finalak jokatu dira Iruñean, modalitate desberdinetan. Bertan aritu zen palan Amaia Irazustabarrena hernaniarra eta txapela eskuuratu zuen Nagore Martin arabarrarekin bikotea osatuz. Espainiako hautatzaileak bi bikote aukeratu zituen finalean aritzeko eta 15-14 eta 15-4 gainditu zituzten Ibañez eta Ardanaz. Aurreneko jokoa ezin parekatuagoa jokatu eta gero, bigarren jokoan erraz nagusitu zen bikote garailea, eta ez zen hirugarrenik egon.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!