Bi puntu baliotsu, Segurola-Barrenetxeak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 8a, 00:00

Segurola eta Barrenetxea.

Ansa eta Aizpururen aurka 38-40 galdu zuten, baina sailkapenean lehenengo postuan jarraitzen dute. 

Segurola eta Barenetxeak 38-40 galdu arren, Ansa eta Aizpururen aurka, bi puntu baliotsu batu zituzten eta hamar punturekin lehenengo postuan daude sailkapenean. Jaialdiko bigarren partiduan, Ansa II.ak eta Aizpuru III.ak 38-40 irabazi zieten Segurola eta Barrenetxea IV.ari. Emaitza horrek zapore ona uzten die bi bikoteei, izan ere, bi partidatan zortzi puntu batu dituzte irabazleek eta galtzaileek bi puntu lortu dituzte;  horrekin, hamar dituzte hiru partidutan.
Partidu distiratsua izan zen. Emozioz betea izan zen eta erremonte oneko uneak izan zituen. Ansa II.ak eta Aizpuruk bikote haundia egiten dute eta atzelari azpeitiarrak konfiantzaz jarraitzen du erremontista bezala hazten. Gorrietan, Segurolak ez zuen asko arriskatu eta Barrenetxea aurreko bi partiduetako zenbakiak egin gabe lan asko eman zien aurkariei.

Berdinketa etengabeak izan ziren eta bigarren zatira arte ez zen partidua erabaki. Segurolak eta Barrenetxeak 24-21 agintzen zuten, baina urdinen 1-10eko partzialak 25-31 aurretik jarri zituen. Abantaila horri eutsi zioten 33-39ra arte, baina gorrien erreakzioa ez zen izan irabazteko nahikoa, baina bai bi puntu lortzekoa. Ansak 20 tanto eta zazpi akats egin zituen, Aizpuruk 9 tanto egin zituen peloteoan, bi sakez eta bi akats baino ez zituen egin.

Juanenea eta Larrañaga, oraindik bizirik

Juanenea eta Larrañaga Binakako Txapelketatik kanpoan geratzetik gertu zeuden, ligaxkako hirugarren partiduan, 17-13 galtzen joan ondoren, baina partiduko bigarren zatian erreakzionatu eta 34-40 irabazi zuten, Goikoetxea V.aren eta Endikaren aurka. 

Garaipen horrek bizirik jarraitzeko balio die eta lortutako lau puntuekin hiru puntu dituzte sailkapenean. Goikoetxeak eta Endikak euren bi partidak galdu dituzte eta orain azkenak dira sailkapenean, puntu bakarrarekin.

Jaialdia garaipen premian zeuden bi bikoteren arteko partidu batekin hasi zen eta jokoan nabaritu zen. Ez zuten arrisku haundirik hartu, beldurra zegoen eta ez zen joko erasokor askorik ikusi. Bi aurrelarien artean lau tanto bakarrik egin zituzten jokaldian.

Hasieran Goikoetxeak eta Endikak agindu zuten, eta bost tantoko aldea ere izan zuten, 15-10. Ondoren, Juanenea pelota gehiago atzeratzen hasi zen eta Larrañagak bere maila igo zuen Endikaren aurrean. 20ko berdinketatik 24-32ra pasa ziren eta ondoren sei-zortzi tantoko errentak izan zituzten 34-40 irabazteko. 

Juaneneak 22 tanto eta lau akats egin zituen eta partiduko erremontistik onena izan zen. Larrañaga hobera joan zen eta Endikak 10 tanto egin zituen piloteoan, bost sakean eta lau akats guztira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!