Kultur Ondarearen gaineko beka eskatu daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 7a, 00:00

Udalak deialdia zabaldu zuen Hernaniko Kultur Ondarearen gaineko ikerketa-lanak egiteko. Deialdia dagoeneko zabalik dago, eta abenduaren 25era arte aurkeztu daitezke proposamen-proiektuak. Horretarako, bi modu daude: aurrez aurre udaletxeko HHZ zerbitzuan; telematikoki, artxiboa@hernani.eus helbide elektronikoan.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!