Kuota kobratuko dute, Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 7a, 00:00

Urtero legez, asteburu honetan auzo elkartearen kuota kobratuko diete bazkideei Osiñagako Auzo Elkarteko kideek. «Urte berezia izan den arren, etxez etxe joango gara kuota kobratzera». Urteko kuota 10 eurokoa da eta kopuru horren barne dago loteria-txartelaren euro bat. Horrekin batera, arduradunek eskatu diete, larunbatean edo igandean etxean egongo ez diren auzotarrei, beraien bizilagunei uzteko auzo elkartearen urteko kuotaren dirua. Bestalde, kuota ordaintzen dutenen artean gabonetako saski bat zozketatuko dute abenduaren 20an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!