Euskaraldiari amaiera eman zioten, barre-algaren artean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 6a, 00:00
Oihan Vega, ostiraleko 'EuskaƱolitis' bakarrizketan, Biterin.

Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala azaroaren 20an hasi zen eta ostiralean amaitu zen. Hernanin amaiera borobila eman zioten, Oihan Vegaren Euskañolitis bakarrizketarekin. Umorea eta sarkasmoa nahastu zituen monologoan, eta barre-algara artean eman zioten amaiera Euskaraldiari. Gitarra eskuetan hartuta, ikusleen parte hartzea bilatu zuen Vegak, eta ez zuen inor axolagabe utzi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!