10 saski haundi zozketatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 6a, 00:00

Aurtengo egoera dela eta, Goiz Eguzkin ez dute ohi moduan ospatuko Santo Tomas eguna. Hala ere, aurtengo kuota ordainduta duten bazkide guztien artean 10 sorta haundi zozketatuko dituzte. Zozketa aplikazio informatiko baten bidez egingo da, eta zenbakiak modu aleatorioan aukeratuko dira. Abenduaren 21ean izango da, Goiz Eguzkiko sarreran, eguerdiko 12:00etan. Arduradunek jakinarazi dute sergurtasun-neurriak beteko direla eta, beraz, aforoa 30 pertsonakoa izango dela. Zozketan saridun irten direnei telefonoz deituko diete, sorta jasotzeko eguna eta ordua zehazteko. Gainera, interesa dutenek saskiek dituzten produktuen zerrenda egoitzaren atean edo www.goizeguzkihernani.eus atarian ikusi ahal izango dute. Tartean dira urdaiazpikoa, gazta, turroia, ardoa, sagardoa, atuna, piperrak eta zainzuriak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!