«Baliabide publikoak, zerbitzu publikoetara» lelopean, manifestazioa gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 5a, 00:00

«Diru publikoaren gestio kaskarra salatu eta enpresa pribatuetara bideratzen dabiltzan baliabideak horrenbesteko beharra duten zerbitzu publikoetara bideratzeko exijitzeko» gaur manifestazioa antolatu dute Hernaniko hainbat eragilek, eguerdiko 12:00etan Gudarien Plazan. «Baliabide publikoak zerbitzu publikoetara» lelopean izango da eta bertaratzeko deia luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!