Gaurtik Bertso Latako hainbat ekitaldiren sarrerak, eskuragai

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 5a, 00:00

Eli Pagola eta Eñaut Martikorena pasa den urtean egin zen bertso jaialdian.

Urtero moduan, martxan da Bertso Lata, eta hamaika ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Bertso eskolak antolatutako Bertso Lata programaren baitan, hainbat ekitaldi eta ikuskizun eskainiko dira.

Ekitaldietako sarrerak, ekitaldia baina astebete lehenago erosi ahal izango dira, Biterin edo mezua hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidera idatziz.

Bertso tramako sarrerak, gaurtik egongo dira eskuragai, 5 eurotara. Kontzertu bat bertsotan ikusteko sarrerak berriz, datorren asteburuan jarriko dira salgai. Sarreren ordainketak Biterin bertan egin daitezke, edo sarrerak emailez eskatuz gero, egunean bertan ere egin daiteke ordainketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!