Doberak Mintzalaguna egitasmorako, laguntzaileak behar ditu

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 5a, 00:00

Mintzalaguna egitasmoaz gain, Irakurketa Erraza taldea ere sortu nahi du Dobera Euskara Elkarteak, eta parte hartzeko deia luzatu dute.

Doberak, Mintzalaguna egitasmoa jarri zuen abian, eta egitasmo honek, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen ditu.

Doberak dio, dinamika «oso erraza dela». Astean behin, gutxienez ordubete, eta talde txikietan elkartzen dira euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egiten dutenak, «izan daiteke paseoan, gela lasai batean...».

Momentu honetan, 10 bat lagun daude mintzapraktika egin nahi dutenak, eta ezin dutenak egitasmoarekin jarraitu, «laguntzaile falta dagoelako».

Hori horrela, laguntzaile gisa aritzeko astean ordu bete eskaintzea «nahikoa izaten da normalean», eta ez da behar inolako maila teknikorik, «euskeraz egiteko erraztasuna eta erraztasunik ez dutenei laguntzeko gogoa besterik ez dugu behar».

Mintzapraktika saioak doakoak dira, jendeak borondatez hartzen du parte, bai euskera praktikatu nahi dutenek, eta baita laguntzaileek ere.

Izena emateko edo informazio gehiagorako, deitu 943 33 27 79 edo  662 406 692 telefonotara, edota idatzi dobera@dobera.eus helbidera.

Irakurketa erraza taldea sortu nahian, Dobera

Irakurketa erraza, Doberak eta Hernaniko Udal Liburutegiak elkarlanean antolatutako ekimena da. Saio hauetan, taldean Irakurketa Errazean idatzitako liburu baten irakurketa konpartitzeaz gain, irakurritakoaren inguruko solasaldiak egiten dira. Horretarako, liburuaren edukia hobeto ulertzeko, begiralearen laguntzarekin dinamika ezberdinak lantzen dira.

Liburu bakoitza lantzeko, sei sao egin ohi dira, eta horretarako astean ordubetez bilduko da taldea.

Doberak parte hartzeko deia luzatu die herritarrei, Irakurketa Erraza taldean parte hartzera animatuz. Behin taldea osatuta, erabakiko da noiz hasiko den, eta asteko zein egunetan egingo den. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!