Hernanik Leioara egingo du gaur bisita

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 5a, 00:00

Sarriena futbol zelaian jokatuko dute, 16:30etatik aurrera eta helburua denboraldiko lehenengo garaipena lortzea izango da.

Euskal Ligako C.D. Hernaniren taldeak Leioako Emakumeak taldearen aurka jokatuko du gaur, 16:30etatik aurrera, Sarrienako futbol zelaian, Leioa bertan. Hernaniko neskak gogotsu daude lehenengo garaipena lortzeko. Lehenengo partidua galdu eta gero bi berdinketa jarraian lortu dituzte, gainera azken minutuetan berdinketak lortu eta gero.

Orain arte bi partidu etxetik kanpo izan dira eta gaurkoa eta gero lautik hiru izango dira Zubipetik urruti. Horrek, beti ere, zailtasuna igotzen du, baina Leioako Emakumeak taldea Hernaniren aurkari zuzena da maila aldetik. Garaipenak gora begira jarriko lituzke hernaniarrak eta datozen partiduei aurre egitea modu egokiagoan suposatuko luke.­ 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!