Haur antzerkia

Mugimendua, itzalak eta argiak erabilita, dantza eta antzerki fusioaz gozatzeko aukera izango da

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 5a, 00:00

Oihan Indartek, mugimendu, itzal eta argiekin jolastuko du, abenduaren 12an.

Abenduaren 12an, O! Haur antzerkia eskainiko da, bi saiotan banatuta, lehena 11:00etan eta bigarrena 12:30etan. Bertarako sarrerak, jadanik eskuragai daude Biteri kultur etxean.

Bakarkako dantza garaikidea eskainiko du Elirale konpainiak, abenduaren 12an, etxeko txikientzat. Bi saio eskainiko dira, bata 11:00etan hasiko da, eta bigarrena berriz, hau amaitzean, 12:00ak aldera.

Sarrerak eskuragai daude jadanik Biterin. O! Haur antzerkia, hiru urtetik gorako haurrentzat zuzenduta dago, eta 30 minutuko iraupena du. Sarrera bakoitzak, 3 euro balio ditu.

Koreografia sortzailea, Pantxika Telleria izan da, dantzari musikaria berriz, Oihan Indart eta musika, Thierry Biscary.

 

Dantza garaikidea, O! Haur antzerkian

Dantza garaikideaz gozatzeko aukera ematen du haur antzerki honek. Dantzariak kantatu eta musika jotzen duelarik. Mugimendua, itzalak eta argiak erabilita, dantzara hurbildu eta dastatzeko aukera izango dute haurrek.

Espazioa zirkularra da; kupula puzgarri batek aterpetuko ditu haur eta gurasoak, lotura kolektiboa lortzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!