Udala

Hernaniko Udala, Dravet Fundazioarekin eta herriko bost ikastetxeekin elkarlanean ari da

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 5a, 00:00

Ingurumena zaintzea eta Dravet sindromea duten familiei laguntzea uztartzen dituen ekimenean parte hartzen ari da Hernaniko Udala. Proiektuaren parte dira, Elizatxo, Urumea, Langile, Laubidieta, Aratz eta Txirrita.

Dravet Fundazioarekin eta herriko bost ikastetxerekin ari da elkarlanean Hernaniko Udala, botatzekoa den ikasmateriala jaso, eta behar bezala birziklatzeko ekimen baten parte hartzen hasi baita, hain zuzen.

Dravet sindromea haurrei eragiten dien epilepsia mota larria dela esan ohi dute, «eta gaixotasun arraroa» ere badela jakinarazi dute hainbat adituk. Gainera, Dravet Fundazioak, gaixotasuna duten pertsonak eta familiak biltzen ditu, eta gaixotasuna «jendartean ikustarazteaz gain, horren ikerketa bultzatzeko dirua» ere biltzen duela dio Udalak.

 

Tokian tokiko erakundeen laguntza eskaera, Dravet Fundazioak

Dravet Fundazioak, tokian tokiko erakundeen laguntza eskatzen du ikasmateriala jasotzeko, gehienbat. «Errotulagailuak, boligrafoak, portaminak, fluoreszentea, zuzentzaileak....». Hauek errefusara botatzen dira,  eta Hernaniko Udalaren funtzioa da, «hauek kutxetan sartzea», herriko ikastetxeen laguntzarekin. Behin Fundazioak Donostian dituen ordezkariei kutxak ematean, hauek, TerraCycke Kataluniako enpresara bidaltzen dituzte, eta enpresa horrek «orain arte birziklatzen ez diren hondakinak birziklatzen ditu».

Dravet Fundazioak birziklatzeko enpresak jasotzen duenaren araberako dohaintza jasotzen du eta diru horrekin gaixotasunaren ikerketa bultzatu, «eta gaitzen diagnostikoa garaiz eta modu egokian antzemateko probak finantzatzen» dituztela ere jakinarazi du Udalak.

Hori horrela, Hernaniko Udalak, ekimenarekin bat egin du gaixotasun arraro hori duten pertsonak eta familiak lagundu eta ingurumenaren zaintza uztartzen duelako, hain zuzen. Horrela, Udalak, aste honetan bertan ekin dio ekimenari eta herriko ikastetxe guztiak parte hartzen ari dira, hala nola, Elizatxo, Urumea, Langile, Laubidieta, Aratz eta Ereñotzuko Txirrita ikastola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!