Manifestazioa

'Baliabide publikoak zerbitzu publikoetara' lelopean, manifestazioa

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 4a, 00:00

Bihar, Hernaniko hainbat eragilek deituta, eguerdiko 12:00etan manifestazioa egingo dute, herrriko plazatik hasita.

«Diru publikoaren gestio kaskarra salatu eta enpresa pribatuetara bideratzen dabiltzan baliabideak horrenbesteko beharra duten zerbitzu publikoetara bideratzeko exijitzeko», bihar eguerdiko 12:00etan, manifestaziorako deia luzatu dute, Hernaniko hainbat eragilek. Hala nola: Hernaniko Hezkuntza Plataforma, Stop Deshaucios, EHBildu, LAB, Hernaniko Koordinadora Feminista, Ernai, Urumea herrigunea, Sortu, Ikama, Duintasuna Pentsionistak eta Amher Stop Arrazakeria. Horrez gain, Hernaniko Gazte Asanbladak ere deialdiarekin bat egin du.

Bihar egingo duten aldarrikapena, baliabide publikoak zerbitzu publikoetara lelopean izango da, eguerdiko 12:00etan hasita. Herriko plazatik abiatuko da manifestazioa.

 

«Jatorria iraganean»

Eragileek diote, «Covid19ak sistemaren ahuleziak bere haunditasunean azaleratu dituela, baina hala ere, jatorria iraganean dagoela». Hori horrela, dei egiten diete Hernaniko eragileek herritarrei, bertaratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!