Astigarragako liburutegia bihartik urtarrilaren 6ra itxita, altzari berriak jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 4a, 00:00
Hilabete iraungo du itxita Astigarragako liburutegiak, altzari berriak jartzeko.

Hilabetez itxiko da Astigarragako liburutegia. Hori horrela, gaur izango da zerbitzuak erabili eta liburuak maileguan hartzeko azken eguna. 

Irailean zabaldu zen Astigarragako liburutegi berria Erribera Kulturgunean. Hala ere, bertan jarritako altzariak «probisionalak» dira. 
Altzari berriak iritsi direnez, hurrengo asteotan egingo da aldaketa, eta Udalak azaldu du «egun dauden altzarietako liburuak kendu, altzariak desmuntatu, altzari berriak muntatu eta azkenik, liburuak altzarietan ipiniko» dituztela. Hori guztia egin ahal izateko liburutegia itxita egongo da bihartik, urtarrilaren 6ra bitartean, hauek bihar barne. 

Gaur, azken eguna
Gaur izango da azken eguna, liburutegiko zerbitzuak erabili eta liburuak maileguan hartzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!