Zinema izango da Biterin, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 3a, 00:00

Asteburuan helduntzat zein haurrentzat filmak proiektatuko dira Biterin. Ane pelikula, helduentzat, larunbatean eta igandean arratsaldeko 19:00etan izango da, eta astelehenean, berriz, 16:30etan.  Ikuslearen eguna da astelehena eta, beraz, sarrera merkeagoa da: 2,5 euro. Gainerako egunetan 4 euroko prezioa du. Eta etxeko txikientzat Stardog&Turbocat filma izango da larunbatean eta igandean, arratsaldeko 16:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!