Arte sorkuntzarako beka eskatu daiteke

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 2a, 00:00

Joan den astean ireki zen arte sorkuntzarako beka eskatzeko epea, eta abenduaren 21ean amaituko da. Hernaniko Udalaren eskutik, deialdi honen helburua da Hernaniko artista plastikoei sorkuntza prozesuetan laguntzeko diru laguntzak ematea. Aurkeztutako obren proposamenak herriko auzo bati lotuta aurkeztuko dira, hori delako deialdiaren xedea. Alegia, auzo horren nortasunarekin edo ezaugarriekin lotura duten lana izan beharko da. Eskaerak HHZ bulegoan aurkeztuko dira, aldez aurretik hitzordua hartuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!