'Ezagutu Hernani' lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 2a, 00:00

Abenduaren 13ra arte iraungo du Hernani Errotzenek antolatutako lehiaketa. Helburua da «Hernaniren historia gizarteratzea eta hernaniarrei herriko ondarea ezagutuz gure altxorrak hurbiltzea». Lehiaketa internetez egingo da, eta prestatutako lau galderak hemen aurkitu daitezke: euskalnafarrak.eus/hernani. Asmatu dutenen artean 10 sari banatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!