Urtekariaren aurkezpena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 2a, 00:00

Hernani urtekariak ez du hutsik egingo aurten eta gaur Hernani 2020 edizioaren aurkezpena egingo da. Biteri kultur etxean izango da, areto nagusian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Biterira gerturatzen direnei ekitaldian bertan banatuko diete urtekaria, ale bana pertsonako. Indarrean dauden babes neurri guztiak bermatuko dira eta, beraz, edukiera mugatua izango da eta maskarilla erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!