Doinua jarri zioten, osteguneko egunari

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 1a, 00:00

Beste urtaroak musika-taldea, oholtza gainean.

Kultur agenda oparoa antolatu du Hernaniko Udalak azarorako. Horren bueltan, joan den ostegunean Idoia Asurmendiren eta Beste urtaroak taldearen kontzertuak izan ziren Biterin. Asurmendik eta berarekin zeuden musikariek eman zioten hasiera musika emanaldiari eta, ondoren, Beste urtaroak taldearen txanda heldu zen. Musikariek hainbat estilo jorratu zituzten eta eserleku guztiak bete ziren Biteriko areto nagusian. Arrakasta hutsa izan zen eta ikusleek arratsalde polit eta musikatu batekin gozatu ahal izan zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!