Etziko eguna jaieguna, Udalean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 1a, 00:00

Abenduaren 3an, euskararen egunean, jaieguna izango da herriko zerbitzu guztietan, musika eskolan, Gaztelekuan eta eguneko zentroan izan ezik. Hori horrela, udaletxea, zerbitzu sozialak, Biteri kultur etxea, liburutegia eta euskaltegia itxita egongo dira. Bere aldetik, kiroldegiak jaiegunetako ordutegia izango du; beraz, zabalik egongo da goizeko 08:30etatik eguerdiko 13:30etara bitartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!