Errugbiak babeslea du denboraldi honetarako

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 1a, 00:00
Kursaal enpresako eta Errugbi Taldeko ordezkariak, kolaborazio-akordioan.

Kursaal Rehabilitaciones enpresak Hernani Errugbi Kluba babestuko du aurtengo denboraldian.

Errugbi taldeak badu 2020-2021 denboraldirako babeslea: Kursaal taldeko Kursaal Rehabilitaciones enpresa gipuzkoarra. Hernanin du egoitza eta eraikinen birgaitze sektorean erreferentea da. Azaldu dutenez, kolaborazio-akordio honekin, ber­tako kirolarekin duen apustu­a  «sendotu» nahi izan dute.

Akordioa sinatzeagatik, Joxe Gurutz Elosegi, Hernani Errugbi Klubeko lehendakaria oso eskertuta agertu da Kursaal Rehabilitaciones enpresak azaldutako babesagatik eta tratuagatik. Bere aldetik, Josu Hernandez Kursaaleko kudeatzaileak, poztasuna agertu du «balore sozial haundiko kirol proiektu bati laguntzeko gai izateagatik, ekimen hauek inguruko proiektu horietan egoteko modu bat dela eta etorkizuneko proiekzio haundia dutela ulertuz, Hernaniko gizarteari maila berean itzuli nahi diogu arlo profesionalean hazten utzi digun aukeragatik gure mugetatik kanpo nabarmendu ahal izateko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!