Berdinketa ona Hernaniko neskek

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 1a, 00:00

Elorrio indartsuaren aurka bana berdindu zuten Zubipen, Paula Soroetak azken minutuan sarturiko gol bati esker.

Euskal Ligan, Hernanik bana berdindu zuen larunbatean Zubipen, Elorrioren aurka. Bizkaitarrek talde sendoa dute eta denboraldi oso ona ari dira osatzen, baina Paula Soroeta hernaniar jokalariak 89garren minutuan gola sartu eta banakoa jarri zuen markagailuan.

Aurtengo denboraldian Zubipen jokatzen zuten aurreneko partidua izan zen. Zalerik gabe, murrizketen ondorioz, Hernanik norgehiagoka ona jokatu zuen.

Lehenengo zatiko 31garren minutuan Itsasne Laskurain elorriotarrak aurreratu zituen eta bigarren zatian zelairatu zen Soroetak egin zuen Hernanirentzat berdinketa.

Oraingoz ez du garaipena ezagutzen Hernanik, baina azken bi berdinketak onak izan dira eta gora jarri nahi dute begira.­ 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!