Bakarrizketa ostiralean, Oihan Vegak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 30a, 00:00

Ostiralean, Euskaraldiak antolatuta, Oihan Vegak, 'Euskañolitis' gaia hartuta, bakarrizketa eskainiko du Hernanin. 

Euskaraldia amaitzeko gutxi falta da, hori horrela, hamaika ekintza antolatu dira, behar den amaiera emateko Euskaraldiari. 
Beraz, ostiralean arratsaldeko 19:00etan, Oihan Vegak, Biteri bisitatuko du. Izan ere, Euskañolitis gaia hartuta, bakarrizketa eskainiko du, herritar ororentzat. 
Aurrez gonbidapena eskuratu behar da, telefono honetara deituz, 689 675 462 edo euskaraaridu@dobera.eus helbidera idatziz. 

'Euskañotilis', bakarrizketaren gaia
«Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz? Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara?»
«Umorea eta sarkasmoa» erabiliz, Oihan Vegak euskeraren erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen ditu herritarrak, «bakarrizketa dibertigarri eta ironiko honekin, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!