Eukaliptoari buruz, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 30a, 00:00

Bihar arratsaldeko 19:00etan, eukaliptoari buruzko hitzaldi bat antolatu dute, Biteriko areto nagusian. Eukalipto landaketen ingurumen eragina gaia izango dute hizpide, Arturo Elosegi, Iñaki Sanz Azkue, eta Iñaki Aizpuruk. Aipatu moduan, Biterin izango da, modu presentzialean. Hala ere, bizi dugun egoera kontutan izanik, online ikusteko aukera ere badago. Izan ere, Udalaren Youtube kanalean, streaming bidez, hitzaldia zuzenean ikusteko aukera izango dute herritarrek, etxetik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!