Atzo Gamarran jokatutako partidua gogorra izan arren, Hernani garaile atera zen

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 30a, 00:00
Igandean, Xabier Garmendia, Gaztediren aurkako partiduan. Argazkia: Hernani Rugby Elkartea

Atzo talde trikolorea, Gaztediren aurka zelairatu zen, Gamarrako Udal zelaian. 38 eta 14 irabazi zuen talde hernaniarrak. 

Atzo goizean, Hernanik gasteiztarren aurkako partidua jokatu zuen, Gamarrako Udal zelaian, eta ez zen partidu erraza izan, Gaztedik gogor egin baitzion talde trikoloreari.
38 eta 14 irabazi zuen Hernanik, eta honekin, hirugarren garaipena lortu dute. Garaipenarekin batera, bost puntu eraman ditu Hernanik Landarera. Hala ere, jakinarazi dute garaipena lortu arren, «hurrengo partiduan konzentratuko direla eta lanean jarraitzeko» asmoa daukatela. 


Ferrol aurkari, asteburuan
Igande honetan, talde trikoloreak, Ferrolen aurka jokatuko du. Lehenago ziren jokatzekoak partidu hau, baina Ferroleko taldekide batzuk positibo eman zutelako atzeratu egin zen. Hala ere, asteburu honetan izango da aipatu moduan Ferrolen aurkako partidua Landaren. Ordua, jakitera ematen dutenean, Kronikan argitaratuko da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!