23 urte ondoren, Asier Ormazabal Lizeaga aske

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 29a, 00:00

1997garren urtean, Frantzian atxilotu zuten Asier Ormazabal hernaniarra, Auzitegi Nazionalaren aginduz. 23 urte igaro ondoren, aske geratu da.

23 urte igaro ditu Asier Ormazabalek, espetxean. 1997ko azaroaren 26an atxilotu zuten Bretañan Auzitegi Nazionalaren  aginduz, Kordobako «autobus militar baten aurkako atentaturen parte izatea» egotzita. Hasiera batean, Auzitegi Nazionalak, 351 urte eta 4 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion.

1997tik 2002ra, Frantziako espetxean egon zen. 2002ko martxoaren 11n, estraditatu zuten Espainiar Estatura. Guztira, Frantziako 7 espetxeetan eta Espainiako 6 etan egon da, azken 9 urteak Teruelen, hain zuzen.

23 urtez, espetxez espetxe egon ondoren, gaur etxera itzuliko da Asier Ormazabal.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!