Sahara

Saharako herriari babesa eskaintzeko, herritar ugari

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 29a, 00:00

Herriko kaleetan barrena ibili ziren, Saharako herriari babesa eskaintzeko asmotan.

Azaroaren 25ean, Saharako herriari babesa emateko, Saharako elkarteak antolatuta manifestazioa egin zen, herriko kaleetan barrena, Sahara asktau zioen pankarta hartuta. 

Aberri osoa edo martirioa lelopean, Kale Nagusitik Plazara igo, Andre Kaletik Zinkoeneara jaitsi, eta Plaza Berrira igo ziren Kale Nagusitik. Herritar ugarik egin zuten bat ekimen honekin, eta «eskertuak» daudela azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!