'Hernani 2020' urtekariaren aurkezpena, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 29a, 00:00

Datorren asteazkenean, Hernani 2020 urtekariaren aurkezpena egingo dute Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Pandemia garaian egonda ere, ez du hutsik egingo aurtengo Hernani 2020 urtekariak. Izan ere, datorren asteazkenerako, urtekariaren aurkezpena antolatu dute, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin.

Antolatzaileek gaineratu dute, indarrean dauden babes neurri guztiak bermatuko direla, hala nola, edukiera mugatua eta musukoaren erabilpena «derrigorrezkoa» izango da. Ekitaldian bertan, urtekaria banatuko da, «ale bana pertsonako» hain zuzen.

Antolatzaileek, urtekariak izango duen aurkibidea aurreratu dute, eta honakoa izango da: Urumea bailarako antzinako industria-ondarearen azterketa historikoa; Hernani-Goizueta oinezko bide zaharra: Urumea bailara pausuz pausu; Apuntes sobre migraciones hernaniarras de los siglos XIX y XX; Biziraupeneko zaintza. Haur abandonatuak zaintzen zituzten Hernaniko inudeak; Garagardoa egiteko lupula landaketak Urumea bailaran: Carmen Adarraga. Hernaniarra apasionada por el deporte y emprendedora también en el trabajo: Izenari jarraiki izana, Incansables 50 urtez emana; Langile Ikastola 50 urte eskola berria amesten. Iturrizoko La boca del lobo; Martin Zabaleta; Endika Barrenetxea: Erremontea irakasgai bezala erabiltzen dut bizitza arrunterako; La Martxa Nórdica de competición ha entrado con fueraza en Hernani.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!