Arte sorkuntza beka

Arte sorkuntzarako beka eskatzeko epea irekita dago eta abenduaren 21ean amaituko da

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 29a, 00:00

Maider Kalonjeren murala, 2018ko beka irabazleetako bat. Argazkia: Udala

Ireki da arte sorkuntzarako beka eskatzeko epea eta deialdi honen helburua da, Hernaniko artista plastikoei sorkuntza prozesuetan laguntzeko diru laguntzak ematea. Abenduaren 21era arte dago eskaera egiteko aukera.

Deialdi honekin, Hernaniko artista plastikoei sorkuntza prozesuetan laguntzeko diru laguntzak eman nahi ditu Hernaniko Udalak. Horregatik, arte sorkuntzarako beka eskatzeko epea ireki berri dute.

2020ko deialdi honek, artea auzoetara eramatea du xede, eta horrela, aurkeztutako obren proposamenak Hernaniko auzo bati lotuta aurkeztuko dira, hau da, auzo horren nortasunari eta ezaugarriei egokituta.

Aipatu moduan, eskaera aurkezteko epea abenduaren 21ean amaituko da.

Eskaerak aurkezteko, pausuak

Laguntza horiek jaso nahi dituenak, Hernaniko Udalaren webgunean dauden deialdian zehaztutako ereduaren araberako eskabide-eredu ofiziala bete eta aurkeztu beharko dute.

Eskaerak Hernaniko Udalak duen, HHZ bulegoan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, 08:30etatik, 13:30ak arte eta astearte eta ostegun 15:30etatik, 18:30etara.  Hala ere, hitzordua aldez aurretik eskatu behar da, Udalera deituz. Eta informazio gehiago aurkitu daiteke, Hernani.eus helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!