Lehenengo partidua Zubipen, neskek

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 28a, 00:00

Elorrio talde indartsuaren aurka ariko dira gaur, 16:30etatik aurrera Euskal Ligan. 

Futbola Zubipera itzuliko da gaur, hilabete eta hamaika egun bertan partidurik jokatu gabe egon eta gero. Eusko Jaurlaritzaren murrizketek eragin zuten txapelketa desberdinak bertan behera geratzea eta horrek eragin du egoera hori. Hala ere, Euskal Ligako nesken taldeak jokatzen eta entrenatzen jarraitu du. Hori bai, lehenengo bi partiduak etxetik kanpo jokatu behar izan ditu eta gaurkoa da, 16:30etatik aurrera, Zubipen jokatuko duen aurrenekoa.
Aurkaria, gainera, ez da nolanahikoa. Elorrio talde bizkaitar indartsua izango du Hernanik aurrez-aurre. 

Sailkapenean bigarren daude kokatuta bi garaipen, berdinketa bat eta galdutako partidu batekin. Jokatutako azkeneko partiduan, aurreko asteburuan, Athletic gainditu zuen. Hala ere, ez dira gaindiezinak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!