Gaztediren aurka hirugarren garaipena nahi du bihar Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 28a, 00:00

Gasteizen, Gamarrako udal zelaian jokatuko da partidua, 11:30etatik aurrera. Hernanik bezala bi partidu irabazi ditu talde arabar gazteak.

Bihar, 11:30etatik aurrera, Hernanik Gaztedi Rugby Taldeari egingo dio aurre Gasteizko Gamarrako rugbi zelaian. Gaztedi kluba  gasteiztarra da eta talde gaztea osatu dute. Hernaniarrak denboraldiko hirugarren garaipenaren bila irtengo dira eta helburua lortzeko faborito nagusiak dira. 
Aurtengo denboraldian, Ohorezko B mailan, partidu ia denetan irtengo dira hautagai nagusi bezala, Gernikaren aurka ez beste guztietan. Lehenengo bi partiduak erraz irabazi ditu Hernanik eta ildo beretik jarraitzea da helburu nagusia. 

Hala ere, Gaztedik erakutsi du zertarako gai den. Partidu bakarra galdu du, hiru jokatu eta gero. Lehenengo jardunaldian Gernika estu hartu zuen minutu askotan eta ondorengo bi jardunalditan Ourense eta La Unica gainditu ditu. Seigarren daude kokatuta sailkapenean zortzi punturekin, Hernanik baino bi gutxiago. 

Horregatik, trikoloreak ez dira fidatzen. Izan ere, gazte ara­barrak hazi egiten direla talde haundien aurka, orain arte erakutsi duten moduan.  Udal zelaiko harmailak itxita egongo dira, eta partidua streaming bidez ikusi daiteke Hernani Errugbi Elkartearen YouTubeko kanalean, edota Espainiako federazioaren webgunean sartuta.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!