Hainbat gomendio, audifonoetara egokitzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko azaroaren 28a

Gaur egun, askoz ere errazagoa da audifonoetara egokitzea, garai batean baino. Eta hori da, egiten ditugun probak askoz ere zehatzagoak direlako, eta audifonoak asko garatu direlako.

Dena den, gure audifono berrietara modu ezin hobean egokitzeko, zenbait gomendio emango dizkizuegu. Pixkanaka entzumena galtzen dugun bezala, berriro entzuteko bidea ere modu progresiboan egingo dugu, entrenamendu edo errehabilitazio bat balitz bezala. Oso erraza da egiten, eta ahalbidetuko digu berriro deskubritzea inguruko soinuak, pixkanaka.

Aurreneko astea da egokitzapenerako garrantzitsuena, oinarriak jarriko dituelako. Hementxe gomendio batzuk:
-Audifonoa etxean bakarrik jarri
-Egunean 6 orduz erabili, segidan izan edo ez
-Ozen irakurri egunean  5-10 minutuz, gure ahotsera ohitzeko
-Telebista ikusi, konparatzeko lehen jartzen genuen bolumena eta oraingoa

Aurreneko astearen ondoren, kontsultara bueltatuko gara, eta galdera batzuk egingo dizkigu audioprotesistak, garapena ikusi eta, behar izanez gero, laguntzeko. Berak esango dizkigu, bigarren astean eman beharreko pausoak ere. Orduan, hasiko gara audifonoa kalean ere erabiltzen.

 

 

AUDITEK

ELKANO KALEA, 35  - HERNANI / 943 38 69 62 / www.auditekcentroauditivo.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!